XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARIKETAK 1.44.- Kalkulatu 3. irudiko prentsaren horma zilindrikoko trakzio-tentsioa, baldin eta barne-diametroa 25 cm. bada eta hormaren lodiera 2,5 cm.

Soluzioa: Zilindroko P presio hidrostatiko maximoa, ekuazio honen bidez aurkituko da: kg.

P=100 kg / cm2 izanik, zilindrotik 1 cm. ko luzeradun eraztun bat zilindroaren ardatzaren norabidean bereziz eta (13) ekuazioa aplikatuz: Kg / cm 2.

1.45.- Altzairuzko tutu bat beste kobrezko batetan sartu da, biak ere t tenperatura altura daudelarik (23. irudia).

Doikuntza perfektua da eta tenperatura horretan tutuen artean inongo presiorik ez dago.

Kalkulatu kobre eta altzairuzko pieza horietan bilakatuko diren tentsioak, multzo osoa to giro-tenperaturaraino hoztean, baldin eta altzairuzko tutuaren kanpo-diametroa d bada, altzairuzko tutuaren lodiera ha eta kobrezkoarena hc.

Soluzioa: ac eta aa zabalkuntz koefizienteen arteko diferentzia dela eta presio bat sortuko da tutuen barne eta kanpoaldean hozterakoan.

Bedi x presioa kg / cm2 tan.

Kobrezko tutuaren trakzio-tentsioa, honako hau izango da: eta altzairuzko tutuko konpresio-tentsioa berriz: .